Fisioterapia Baztan

Zoru pelbikoko unitatea

Zerbitzuak

Zoru pelbikoko unitatea

Beren barne-osasunarekin kezkatuta eta arduratsu dauden pertsonentzako (emakume eta gizonentzako) gunea. Informatzea, tratatzea eta laguntzea.

1. ZORU PELBIKOKO BERREZIKETA

Gure gorputza entzutea bizitzako etapetan zehar bidaiatzeko, aldaketak ikasi eta horiei aurrea hartzea benetako patologia bihurtu baino lehen.

GERNU-IHESA

Pixa nahi gabe galtzea da, objektiboki nabaritzen dena eta arazo soziala edo higienekoa dakarrena. Uste baino askoz arazo arruntagoa da.

Lehor ez joatearen sentsazioa dagoelako, usaindu daitekeen sentsazioa dagoelako, etab., eguneroko jarduerak mugatu eta autoestimuari ere eragin diezaioke.

Hiru mota daude:

  • Esfortzuko gernu-ihesa: eztula edo doministiku egitea, korrika edota salto egitea bezalako esfortzuen ondorioz pixa galtzea da.
  • Pixa egiteko urgentzia edo maskuriaren hiperaktibitatea, gernua nahi gabe galtzea da, pixa egiteko gogo handia dagoenean.
  • Gernu-inkontinentzia mistoa bien arteko elkarketa da.
ZISTITIS ERREPIKARIA

Maskuriaren hantura da, agente infekzioso batek eragin ala ez. Lehenik eta behin, baztertu egiten da agente infekzioso bat dagoela.

Infekzioren bat izanez gero, tratamendu medikoa behar du. Hala ez bada, balorazio fisioterapikoa egingo dugu, hantura eta sintomak eragiten dituzten arrisku-faktoreak ebaluatzeko.

PROSTATITIS KRONIKOA

Prostataren hantura da, agente infekzioso batek eragin ala ez. Lehenik eta behin, urologoarengana joan behar du, tratamendu medikua behar lukeen agente infekziosorik ez dagoela ziurtatzeko. Infekziorik ez badago, fisioterapiarekin lan egin dezakegu.

UZKI-INKONTINENTZIA

Nahi gabe uzkitik gasak eta gorozkiak galtzea.

IDORRERIA TERMINALA

Gorozkiak kanporatzeko zailtasuna, libratzeko ahalegin handiak egitera behartzen duena.

Komunera gutxienez egunean behin joatea da ohikoena.

UZKI-ZAURIA

Uzkiko esfinterreko zauria da, oso mingarria batez ere kaka egiterakoan, odol freskoa ager daitekeelarik.

Horren ondorioz, idorreria sor daiteke eta arazoa areagotu gurpil zoroan.

PROLAPSOA

Hiato urogenitalaren bidez organo pelbikoen jaisteari esaten zaio.

Garrantzitsuenak cistocele (maskuria erortzea), histerocele (umetokia erortzea) eta errektozele (ondestea jaistea) dira.

  • Lehenego eta bigarren graduetan, emakumezko zoru pelbikoaren fisioterapiak eragina izan dezake erraiaren beheratze-maila murriztuz.
  • 3. eta 4. graduak berriz, kirurgikoki baino ez dira zuzentzen, eta ezinbestekoa da, halaber, fisioterapiarekin, kirurgia aurreko eta ondoko lana egitea, muskulatura eta ukitutako ehunak lantzekoo.
PELBISEKO MIN KRONIKOA

Gutxienez sei hilabeteetako eboluzioa duen mina da, eremu pelbikoari eragiten dio eta ondorio kognitiboak, portaerazkoak eta sozialak izan ditzake, markatzaile biologiko berezirik gabe.

Definizio horrek oinazearen analisi multifaktoriala azpimarratzen du.

Pelbiseko min kronikoaren ezaugarri diren sintomak asko eta askotarikoak dira, baita kokapen desberdinetakoak ere (eremu perianala, coxisa, perineoaren erdiko nukleo haritsuaren eremua, barrabilak, zakila edo zona suprapubikoa).

ABDOMEN-PELBISEKO ORBAIN POSTKIRURGIKOA

Zauri, urradura edo lesio baten ondoren ehun normala ordezkatzen duen ehun haritsua da orbain-ehuna.

Ehun berri hori modu anarkikoan banatzen da, ehun zurrunago batean bihurtuz eta sortzen diren atxikidura horiek, mina eta mugimendu eza eragin dezakete inguruko ehunetan.

SEXU DISFUNTZIOAK

Sexu-erantzunaren, desioaren, kitzikapenaren eta orgasmoaren prozesuaren hiru faseetako edozeinen alterazioak dira.

Mina bera izan daiteke sexu-disfuntzioen eragilea.

Fisioterapiarekin eta beste profesional batzuekin batera, psikologo, sexologo eta ginekologoekin kasu jakin batzuetan lagundu dezakegu, hala nola: dispareunia (sarpenaren hasieran edo amaieran mina izatea), baginismoa (baginan ezer sartzeko ezintasuna, mina).

EUSKARA
Enviar whatsapp
CITA PREVIA / HITZORDUAK
Llámanos o envíanos un whatsapp. Deitu edo whatsapp-a bidali: 636 58 30 34