Fisioterapia Baztan

Fisioterapia

Zerbitzuak

Fisioterapia

Osasun arloko disziplina da, hezur eta muskulu- sistemaren edozein patologia akutu edo kroniko saihestera, tratatzera, berreskuratzera eta berregokitzera bideratuta dagoena. Eragile naturalak eta eskuzko teknikak erabiltzen ditu horretarako. Guzti horren helburua mina arintzea da, eta galdutako mugikortasuna eta funtzionalitatea berreskuratu edo mantentzea. Patologia akutu edo kroniko guztiak prebenitu, tratatu, berreskuratu eta berregokitzeko osasun-diziplina. Hori guztia, mina arintzeko eta galdutako mugikortasuna eta funtzionaltasuna berreskuratu edo mantentzeko.

1. FISIOTERAPIA AURRERATUA

EKOGRAFIA DIAGNOSTIKOA

Tresna honen bidez, egitura baten egoera (muskuluak, lotailuak, tendoiak…) edo mugimendu-disfuntzio bat ikusi eta balora dezakegu, denbora errealean eta objektiboki, pazientearen sintomekin izan dezaketen erlazioa ulertzeko eta hala, erabaki terapeutiko egokiena hartu ahal izateko.

Erantzukizun profesionala da ekografia-teknika horiek menderatzea, fidagarritasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna bermatzeko.


NEUROMODULAZIO PERKUTANEOA EKO-GIDATUA

Gida ekografikoaren ikuspuntuarekin orratz bat erabiliz, nerbio periferiko bat bere ibilbideko punturen batean edo muskulu bat puntu motor batean elektriktrikoki estimulatzean datza, helburu terapeutikoarekin. Sistema neuromuskulueskeletikoko lesio askotan erabiltzen da, hala nola:

  • Min kronikoa.
  • Artikulazioen ezegonkortasunak.
  • Bizkarrezurraren disfuntzio segmentarioak.
  • Erradikulopatiari lotutako hernia diskalak.
  • Nerbio-harrapaketak.
  • Giharren haustea.
  • Tendinopatiak.

ELEKTROLISI PERKUTANEOA (EPI®)

Fisioterapia-teknika inbasiboa da eta akupuntura-orratz eko-gidatu baten bidez korronte galbanikoa ematen du. Honek hanturazko prozesu lokala eragiten du eta hala, fagozitosia eta kaltetutako ehun bigunaren konponketa (tendoia, lokailua, muskulua ea) ahalbidetzen ditu. Korronte elektriko galbanikoa eta orratzaren estimulu mekanikoa bera fisioterapiaren eremu terapeutikoko agente fisikoak dira.

Ekografo baten laguntzaz, korrontea zuzenean ezartzen zaio kaltetutako ehunari egitura aldatuz eta ehun hori eraginkortasun handiz suspertzen da kasu gehienetan. Oso zaila da ehun horiek berriro kaltetzea.


ELEKTROPUNZIO EDO ESTIMULAZIO ELEKTRIKO PERKUTANEOA

Puntzioaren efektuak eta elektroterapiaren efektuak konbinatzen dituen teknika da. Frekuentzia txikiko korronte elektrikoa zuzenean ehun sakonetan ezartzeko aukera ematen du, mina eragiten duen patologiaren inguruko tokietan zuntz aferente lodiak (zuntz sentikorrak) estimulatzeko helburuz, mina gutxitu eta kenduz.
Elektropunzioaren eraginkortasuna neuroaardatzaren hainbat mailatan neuromodulazio-mekanismoekin lotuta dagoela uste da, eta ziur aski, zenbait ekintza-puntu izango ditu, bai nerbio-sistema zentralean, bai periferikoan. 

Elektropunzio-tratamenduaren bidez, mina gutxitzea lortzen dugu; bide batez, indarra hobetu, muskulu-mailako tonua normalizatu, artikulazio-mailako mugimendu-tarte bat normalizatu, kontrol motorra eta propiozeptiboa hobetu eta larruazalaren sentikortasuna berreskuratu ahal izango dugu, besteak beste. 

Zalantzarik gabe, teknika honek tratamendu analgesikoetan azkarragoa eta eraginkorragoa izaten lagunduko dio fisioterapeutari.
.


PUNTZIO LEHORRA

Teknika inbasiboa da eta fisioterapian erabiltzen da gainkargen, mugimendu zakarren eta abarren ondorioz sor daitezkeen muskuluetako puntu mingarriak (edo puntu kolpekariak) kentzeko. Ziztada lehorra esaten zaio anestesikorik edo substantziarik sartzen ez dugulako.

Akupuntura-orratzen antzeko orratz bat erabiltzen da eta azalean sartzen da mina sortzen duen gunera iritsi arte. Teknika honen bidez puntu mingarri horiek eragindako muskulua mekanikoki estimulatu nahi dugu.

INDIBA ACTIV (RADIOFREKUENTZIA)

Terapia zelular aktiboa, iraultzailea. Metabolismo zelularra bizkortzen du galdutako oreka berreskuratuz, baskularizazioa handituz eta indartzeko berezko prozesuak azkartuz. Lehendabiziko saiotik mina arintzea lortzen du.

Kirolarien artean, zein zoru pelbikoa bizkortu nahi dutenekin asko erabiltzen da. 


BIOFEEDBAK ETA ELECTROESTIMULAZIOA

Ordenagailu-programa baten eta muskulu-jardueraren hartzaile baten bidez gorputz-kontzientzia lantzen dugu: pazientea bere zoru pelbikoaren eta haren egoeraren (uzkurtuta edo erlaxatuta badago) muskulaturaz jabetu dadin, eta hura uzkurtzen eta erlaxatzen ikas dezan; hala, perineoko berreziketan egin beharreko lehen urratsa da.

Era berean, muskulatura hori berriro hezteko aukera ematen digu, ikusmen- eta zentzumen-ariketa jakin batzuei jarraituz.  

EUSKARA
Enviar whatsapp
CITA PREVIA / HITZORDUAK
Llámanos o envíanos un whatsapp. Deitu edo whatsapp-a bidali: 636 58 30 34