Fisioterapia Baztan

Osteopatia

Zerbitzuak

Osteopatia

Osteopatia eskuzko tekniken bidez diagnostikatzeko eta tratatzeko artea da, gorputzari oreka berrezartzen eta osasuna berreskuratzen lagunduz. Osteopatak sistema muskulu-eskeletikoari, erraietikoari, nerbiosoari, hormonalari eta baskularrari eragiten dio, organismoaren autosendatzeko ahalmena aktibatzen duten estimulu txikien bidez.

1.OSTEOPATIA KRANIO-SAKRALA JAIOBERRIENGAN ETA HAURRENGAN

Haur guztiak jaio eta berehala ebaluatu eta tratatu beharko lirateke. Hori prebentzio medikuntza da. Dra. Viola Fryman
  • Erditze instrumentalak edo zailak, zesarea, ipurmasailetako erditzea, garaiz aurretik jaiotako haurrak.
  • Bularreko haurren kolikoa, idorreria, errefluxu gastroesogafikoa, gasak…
  • Plagiozefalia, platibasia, dolikozefalia… eta sortzetiko edo hartutako bestelako deformazio kranialak.
  • Haurtxoaren tortikolia, sortzetikoa edo eskuratua izan.
  • Arnas edo belarrietako arazoak, hala nola bronkiolitisa, otitisa…
  • Anginak.
  • Suminkortasuna edo negar jarraitua.
  • Oso aztoratuta edo mugitzen ez den umea.
  • Jarrera deigarria: haurrak beti jarrera bera hartzen du edo ez ditu beste batzuk onartzen.
  • Oinak zanboak edo kaboak…
  • Loaren nahasteak, gosea, esnaldia…
  • Arreta, ikaskuntza gabeziak…
  • Zefaleak, migrainak.
  • Bizkarreko mina.

2.OSTEOPATIA ESTRUKTRURALA EDO KRANIO-SAKRALA HAURDUN, GAZTE ETA HELDUENGAN

  • Alterazio muskulo -eskeletikoak: Bizkarreko mina, hernia diskalak, ziatikoak, kontrakturak, kirol-lesioak, bihurdurak, tendinitisa, etab.
  • Digestio-arazoak: kolon narritagarria (irritable), idorreria, azidotasuna, espasmo abdominalak, hiato-hernia, etab.
  • Nerbio-sistemaren nahasteak: antsietatea, estresa.
  • Haurdunaldiaren arazoak eta jarraipena: bizkarreko edo ziatikako mina, iztaiko mina, etab.
  • Organismoaren lesioei eta disfuntzioei prebentzioa, etorkizunean eragozpenak edo gaixotasunak ekar baditzakete.
  • Bizi egoera hobetzea..
  • Beste batzuk: anginak, migrainak, bertigoa, akufenoak, neke orokorra.
EUSKARA
Enviar whatsapp
CITA PREVIA / HITZORDUAK
Llámanos o envíanos un whatsapp. Deitu edo whatsapp-a bidali: 636 58 30 34