Fisioterapia Baztan

Fisioterapia

Zerbitzuak

Arnas fisioterapia pediatrikoa

ARNAS FISIOTERAPIA PEDIATRIKOA

2. ARNAS FISIOTERAPIA PEDIATRIKOA

GAITZAK:
  • Bronkiolitisa
  • Laringitisa
  • Asma
  • Errinitisa
  • Sinusitisa
  • Anginak
  • Otitisa
BRONKIOLITISA

Negua iritsi da eta horrekin batera katarroak eta goiko, erdiko eta beheko arnasbideetako infekzioak. Infekzio horien artean bronkiolitisa dago eta nabarmenki agertu ohi da azarotik otsailera bitartean.

Zertan datza bronkiolitisa?

Bronkiolitisa bronkioloen hantura da. Biriketara iristen diren arnas hodi oso txikiak dira bronkioloak, eta biriketako airearen banaketa eta fluxua kontrolatzen dute. Hantura hori arrazoi biralek eragin ohi dute, hala nola gripearen birusak, rinobirusak edo birus arruntenak, arnas birus sintzitialak (VSR). Birus horrek hodi horiek puzten ditu mukiz betez eta arnasketa zailduz.

Eritasun hori ohikoa da bularreko haurren eta bi urtetik beherakoen artean, arnasbideak txikiagoak direnez, errazago buxatzen baitira.

Haren sintomatologia oso nabarmena izan daiteke, besteak beste: txistukariak (arnasa hartzeko zailtasuna izateagatik txistuak), tirajea (saihets arteko muskulatura hondoratzea), arnasketa azkarra eta sukar altua.

Garrantzitsua da haurra behatzea eta espezialistarengana joatea izan daitezkeen konplikazioak antzematen direnean.

Hala ere, fisioterapiaren arloan egindako aurrerapenei esker, arnas tekniken bitartez haurren egoeran, ahalmen torazikoan eta arnasbideak mukiz garbitzean hobekuntza nabarmena lortzen da.

Egiten ditugun teknikek emaitza hauek lor ditzakete:

  • Mukiak garbitzea errazten du, arnasbidearen buxadura gutxituz.
  • Eztulera laguntza.
  • Kaxa torazikoaren mugikortasuna eta malgutasuna hobetzen ditu.
  • Aireztatze-eredua hobetzen du, bizi-kalitatea hobetzeko.
  • Hobekuntza klinikoa eta arnas maiztasuna bezalako parametroen hobetzea lortzen ditu.
  • Arnas muskulaturaren entrenamendu espezifikoa.
  • Ospitaleratzeak eta larrialdietako egonaldiak saihesten edo murrizten ditu.

Jarduketa horiekin zera lortzen da:

  • Arnas disfuntzioei aurrea hartzea.
  • Birika-funtzioa berreskuratzea.
  • Pazienteen bizi-kalitatea hobetzea.
  • Gurasoei sendagaiak emateko gailuak (sudurreko garbiketa, aerosolterapia) erabiltzen erakustea.
EUSKARA
Enviar whatsapp
CITA PREVIA / HITZORDUAK
Llámanos o envíanos un whatsapp. Deitu edo whatsapp-a bidali: 636 58 30 34