Nor naiz
Ainhoa Viela naiz, erizaina eta emagina. 1995ean, erizaintzako ikasketak akitu eta gero Elizondoko Osasun Etxean hasi nintzen lanean; guardiak egiten lehenbiz eta goizetan kontsulta pasatzen gero.
2007an bertze proiektu berri batean sartu nintzen. Emagina espezialitateko ikasketak hasi nituen Donostiako Ospitalean eta 2 urte ondotik Iruñako Virgen del Camino Ospitaleko Erditze Unitatean hasi nintzen lanean. Han egon nintzen amatxo izan nintzen arte.
3 umeen ama naiz. Ama izan nintzenetik argi nuen amatasunaz biziki gozatu nahi nuela. Lana denbora batez alde batera uztea erabaki nuen nere umeen zainketa eta hazkeran murgiltzeko. Nere bizitzan hartu duten erabakirik onena izan zen!
5 urte pasatuta, lanera itzuli nintzen berriro, Elizondoko Sexu Osasun eta Ugalketarako Harreta Zentroan lehenik eta Iruñako Virgen del Camino Ospitaleko paritorioan ondoren. Momentu hontan Oronozko konsultegian aurkituko nauzue erizain bezala.
Lanean hasi nintzenetik beti formakuntzan ibili naiz eta hala segitzen dut, nere lanbidean eguneratuta egoteko egiten ditudan hainbat ikastaro eta irakurketen bidez.
Amatasuna, emakumeon bizitzan gerta daitekeen momenturik unkigarri eta aberasgarrienetako bat da. Aldiz, zailtasun, kezka eta bakardade momentuak maiz agertzen dira ere. Horrengatik, momento hauetan, inguruan dituzuengandik lagunduta eta sostenduta sentitzea ezinbestekoa da.
Erizaina eta emagina izateak erakutsi dit zein garrantzitsua den osasungintzan dihardugun langileok pertsonen bizi-prozesuetan hor egotea eta laguntzea. Hare gehiago, haurdunaldi, erditze eta erditze ondoko momentuetan.
Bidaiden harreta hau eskeintzen dizuet zuen haurdunaldi, erditze eta erditze ondoko momentuak guztiz zoriontsu eta modu betegarrian bizi ditzakezuen, beti eguneratuta eta ebidentzia zientifikoan oinarritutako informazioa eta baliabideak emanez. Hemen zuen beharrak, kezkak, zalantzak etab. Adierazteko tokia aurkituko duzue ere.